CAST | EUSK
Aurreztu denbora eta dirua zure erakundearen ezagutza digitalizatuz.
EZADI zure erakundean dagoen informazioa, datuak eta formakuntza digitalizatzeko zerbitzu bat da, gordailu digital batean antolatuta, langile guztiek erraz eta eskura izan dezaten behar duten ezagutza.
Egunero informazio asko behar da edozein erakundek bere jarduera aurrera atera dezan:
-
• Langile berri bat gehitzen da, eta nortzuk garen edo zer tresna erabiliko dituen azaldu behar zaio.
-
• Langile talde batek programa, makina edo prozesu batek nola funtzionatzen duen azaltzen dio beste talde bati.
-
• Kanpoko formakuntza presentziala kontratatzen da langileak eguneratuta mantendu daitezen.
Eta hori izebergaren punta baino ez da.
Milaka dokumentu, datu, argazki, bideo eta baita ahozko azalpenak ere, zure erakundeak behar duen ezagutzaren parte dira, leku eta une ezberdinetan kontsultatu behar direnak.
Erronka argia da. Eduki guzti hori gorde, ordenatu eta erabilgarri egotea edozein langilek behar duenean eskura izan dezan, bereziki gero eta ezagutza gehiago sortzen duzuelako, eta informazioa galtzen duzuela sumatu dezakezuelako.
Eta noski, aurrekoak errekurtsoak xahutsearen sentsazioa dakar baita ere.
Agian, urtero prestakuntza presentzialean inbertitzen duzue. Behin bakarrik garatzen diren ikastaroak, eta askotan langile gutxik ateratzen diote etekina, bere eraginkortasuna eskasa delarik.
Duela gutxi, informazioak, liburuetan eta apalategietan metro karratu asko hartzen zituen, prestakuntza beti presentziala zen eta erakundeak urteetan sortutako esperientzia ahoz aho transferitzen zen bereziki.
Garai berri bat bizi dugu, zeinetan aurreko guztia modu eraginkorragoan kudeatu daitekeen, eta horri erakundeen digitalizazio-prozesua deitzen zaio.
EZADI-k zure erakundearen ezagutza sortu, digitalizatu eta antolatzen laguntzen dizu, neurrira egindako gordailu digital bat sortuz edozein langilek behar duenean erabilgarri izan dezan.
EZADI-k zure erakundearen ezagutza sortu, digitalizatu eta antolatzen laguntzen dizu, neurrira egindako gordailu digital bat sortuz edozein langilek behar duenean erabilgarri izan dezan.
Ziur zure erakundean digitalizatu daitekeen ezagutza guztia daukazula buruan oraintxe, baliabideak aurrezten hasteko.
Lanean hasten direnentzako informazio set bat (misioa, ikuspena eta balioak, organigrama, etab.)
Jarduerei buruzko prestakuntza teknikoa (ofimatikatik hasi eta makina konplexu bat erabiltzerarte).
Prozesuen dokumentazioa (zeregin bat nola egin azaltzeko tutorialak, etab.)
Prestakuntza puntuala (lidergo-ikastaroak, oratoria, etab.)
Ziur zure erakundean digitalizatu daitekeen ezagutza guztia daukazula buruan oraintxe, baliabideak aurrezten hasteko.
Lanean hasten direnentzako informazio set bat (misioa, ikuspena eta balioak, organigrama, etab.)
Jarduerei buruzko prestakuntza teknikoa (ofimatikatik hasi eta makina konplexu bat erabiltzerarte).
Prozesuen dokumentazioa (zeregin bat nola egin azaltzeko tutorialak, etab.)
Prestakuntza puntuala (lidergo-ikastaroak, oratoria, etab.)
Aukerak amaigabeak dira, baina hobe da EZADI probatzea eta holako gordailu digital batek zure erakundean izango lituzkeen onuretan pentsatzea:
Digitalizazioaren aldeko apostua egitea ez da etorkizunera begiratzea baizik eta orainaren aukerak aprobetxatzea, zure erakundearen eraginkortasuna eta informazio-fluxua hobetzearen aldeko apostua da, eta hori lehen egunetik nabarituko duzue:
-
Kanpo-ikastaroak formatu digitalean eskuratu daitezke. Horrela, langile gehiago prestatu daitezke denbora luzeagoan, eta inbertsioa urteetan zehar amortizatzen da, kostuak murriztuz.
-
Barne-prozesuak bideo edo tutorial moduan digitalizatzeak berekin dakar langileek ordu gutxiago ematea zeregin errepikakorrak azaltzen.
-
Erakundetik-urruneko lanerako hobeto prestatuak egotea, langileek informazioa eta behar dituzten beste eduki batzuk kontsultatzeko gordailu digital bat izango baitute.
Gordailu propioa izango da, hazi ahal izango dena eta egungo eta etorkizuneko beharretara egokitu ahal izango dena. Bertan, zure erakundeak une bakoitzean behar duen edukia igo ahal izango duelarik.
Ziur galdera asko izango dituzula bueltaka buruan, adibidez:
Nola iritsi daiteke egoera hortara?
Behar bada bideoak grabatzea, formakuntza digitala kontratatzea edo gordailu digital hori egitearen behar teknikoak zure erakundean jorratzea ezinezkoa iruditzen zaizu.
Aurreko guztia da, hain zuzen, guk zure lankidetzarekin egingo duguna:
1
ebaluatu
Zure ezagutza digitalizatzeko beharrak ebaluatuko ditugu. Proposamenak eta iradokizunak egingo ditugu, eta bi aldeen artean diseinatu eta planifikatuko dugu proiektuaren bide-orria.
2
ekoiztu
Behar duzun edukia sortuko dugu, eta arlo tekniko guztietaz arduratuko gara. Adibidez, zure erakundean egindako ikastaroak, bideotutorialak edo grabazioak izan daitezke, edo behar ez gero, hezitzaileak aurkituko ditugu nahi duzun formakuntza sortu dezaten.
3
bildu
Ezagutza guztia ordenatuko dugu eta behar dituzun euskarriak sortuko ditugu. Baliteke webgune bat sortu behar izatea, bideo edo ikastaro oso bat ekoiztu behar izatea, edo erakundean dagoeneko duzuen informazioa gordailu horietara moldatzea.
KONTAKTATU
Lehen aholkularitza saioa doakoa da, kontaktatu iezaguzu zure saioa zehazteko eta hasi denbora eta dirua aurrezten zure erakundearen ezagutza digitalizatuz.
ladocena
ollerías bajas, 20 – bilbao
ezadi@ladocena.com
(+34) 944 394 092
la docena